XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.1. Espediente honetara aldi berean izapidetu eta gune horretako hiri-egituraren eskema barrusartuaz, Gallarta gunearen Plan Berezi denetako esparruak mugarritzearen bidez, Memoriako erizpide eta helburuetako lau puntuak betetzen direla behar den bezela zuriztatuko da.

1.2. Abanto-Zierbenako Plan Orokorrean ezarritako trinkotasunen arabera, lurzatian isolatutako egoitzazko aldean mugarritzen diren lurzati eraikien gotorketa zuriztatuko da.

1.3. Lurzatian isolatutako egoitzazko aldean, gutxienezko lurzati garbiak bete behar dituen baldintzak (azalera, biderako aurrekaldea, gutxienezko zabalera e.a.) definituko dira.

1.4. Erdialdeko egoitzazko aldean egiteratzen den eraikinaren aldetik Plan Orokorrak ezartzen duen trinkotasuna betetzen dela zuriztatuko da.

1.5. Egoitzazko alde orokorrean ezartzen den Azterlan Zehatzarako onargarriak diren gehienezko lerrokatzeak definituko dira.

1.6. Proposatzen diren bide berriak Plan Bereziaren barrutik igaro behar dira euren osotasunean, hirigintzaz kanpoko lurraren bitartez aurrikusten diren zatiak kenduaz.

1.7. Aurrikusten diren espaloien gutxienezko neurria, martxoaren 23ko 59/1981 Dekretuaren 9 artikuluan ezartzen denarekin adostasunean, ez litzateke 1,80 metrokoa baino txikiagoa izan beharko, hau, lehendik bertan dagoenak bideratzen duen neurrian beteko delarik.

1.8. Gotortu gabeko lurzatian isolatutako egoitzazko alderako, beharrezkoak diren egiteratze-unitateak mugarrituko dira, Plan Berezian ezartzen diren aurrikuspenen lorpena bermatzeko eran, berauen arteko bakoitza gainerakoekiko autonomoa izan dadin saiatuaz.

1.9. Uzte, ekibanatze eta hirigintzazko eginbeharrak betetzeko epea eta baita eraikitzeko baimena eskatzeari dagokiona ere jarriko dira.

1.10. Oinarrien dagokion apartatuan barrusartzen diren hutsak zuzendu egingo dira.

2. Abanto-Zierbenako Udalak, behin agiria zuzendu eta berau berriro jendaurreratu ondoren, Plan Bereziaren testu bateratuaren hiru ale bidaliko dizkio Foru Sail honeri behin betirako onarpenerako.

Administrazio-bidea agortzen duen aipatu Foru Agindu honen aurka, jakinerazpen honetako hurrengo egunetik zenbatutako bi hilabetetako epearen barruan administrazio-auzibidezko gorajotzea tartekatu ahal izango da Euskal Herriko Zuzenbidezko Epailaritza Gorenaren Administrazio-Auzibidezko Aretoaren aurrean, egokitzat erizten diren aldezpeneko beste bitarteko batzuen erabileraren kaltetan gabe.

Aipatu epean zehar, HI-288/94-P08 espedientea, aztertua izan dadin guztion esku egongo da Bilboko Errekalde Zumarkaleko 30. zenbakiko 5. eta 6. solairuetan.

Bilbon, 1994.eko azaroaren 22an.-Hirigintzako foru diputatua, Pedro Hernández González